Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna Bizkaiak, Etxaldek eta Mundubatek antalotuta, Elikadura burujabetza eta Euskal Herriko feminismo nekazariaren astea hasiko da bihartik aurrera. Urri bigarrenaren 24 eta 25ean Arteako Basoa Defendatzaileen Etxean eta 26 eta 27an Lekaroz eta Baztanen egingo dira topaketak. Bertan, Euskal Herriko baserritar feministek euren egoerea aztertu eta proposamen politikoak garatuko ditue. Horrezaz gainera, jakintza eta materialen alkartrukea, erronken aurrean alkarlana eta proiektu desbardinen ezagutza buztartuko dira jardunaldiotan.
Topaketan euren erakundeentzat garrantzitsuak diran alderdiak eztabaidatu eta partekatuko dira, andra baserritarrak diran aldetik. "Zelan antolatu gara eta zelan heldu gara elikadura burujaubetzaren eta baserritar feminismoaren aldeko planteamentu kolektibo batera? Eta zelan helduko deutsegu ikusezin bihurtutako erronkei, esate baterako, indarkeria eta desbardintasun mota desbardinei?" moduko galderei erantzuten saiatuko dira baserritar feministak.
Egitaraua:
Eguena, urri bigarrenak 24 (Basoa)
- 10:00etan, Mahai-ingurua. Emakume nekazarien/baserritarren proposamen politikoak garatzea.
- 11:00etan, Hamaiketakoa.
- 12:00etan, Tailerra: Barrura begira, ez-ikusgarriak diren erronken aurrean ahotsa altsatuz.
- 14:30ean, Bazkaria.
- 16:00etan, Tailerraren itxiera.
- 17:00etan, Nekazarien jakintzen azoka.
Barikua, urri bigarrenak 25 (Basoa)
- 9:30ean, Emakume nekazarien esperientzietara bisitak.
- 14:00etan, Bazkaria.
- 16:00etan, Nafarrora bidaia.
Zapatua, urri bigarrenak 26 (Lekaroz)
- 9:30ean, Izen-emoteak eta ondo etorria.
- 10:00etan, Mahai-ingurua. Emakume nekazarien/baserritarren proposamen politikoak garatzea.
- 11:15ean, Hamaiketakoa.
- 12:00etan, Euskal Herriko esperientzia praktikoen eta erronken mahaia, tokiko, eskualdeko, nazioko eta nazioarteko artikulazioaren inguruan.
- 14:00etan, Bazkaria
- 15:30ean, Tailerra
- 17:00etan, Tailerraren itxiera
Domekea, urri bigarrenak 27 (Baztan)
- 9:30ean, Gartzainerara bisita: Uhaldeko baserria (artzaintzaren proiektu bat ezagutzeko) eta Baztango Xurie mahasti ekologikora bisita