jaiak

Faxismoaren aurka eta kulturearen alde, egun biko jaiak antolatu ditue Arteako Herriko Bentan

Asier Abrisketa 2024ko urr. 3a, 10:07

Barikuan elektrotxarangea eta bertso afaria egongo dira, zapatuan barriz, magia ikuskizuna, Igel Txapelketea, "Cochecitos de mierda" lasterketea, kontzertua eta DJa.

Arteako Herriko Bentak aurten be antolatu dau Herriko Kultur Txupina faxismoaren aurkako jaia. Barikuan, hilak 4, hasiko da jaia 18:00etan pregoi eta txupina botateagaz. Orkestra elektrotxarangeak girotuko dau arrastia eta gero, bertso afaria dago Jone Larrinaga, Izar Mendiguren eta Itxaso Paiagaz.

Zapatuan ostera, hilak 5, eguerdian hasi eta gauez amaituko da jaia. Magia ikuskizuna, Igel Txapelketea, "Cochecitos de mierda" lasterketea dagoz programauta. Gauez barriz, Las Moskas Retrompeteras talde lizarrarrak eskainiko dau kontzertua eta gero, DJ Les Sauvagek girotuko dau jaia. Egun bietan gainera, bertako artisten lanen erakusketea eta Arratiako argazkiak egongo dira ikusgai.

Egitaraua:

Barikua, urri bigarrenak 4

  • 18:00etan, pregoia eta txupina.
  • 18:30ean, kalejirea Orkestra Elektrotunagaz.
  • 21:00etan, bertso afaria Jone Larrinaga, Izar Mendiguren eta Itxaso Paiagaz.

Zapatua, urri bigarrenak 5

  • 12:00etan, magia ikuskizuna.
  • 17:00etan, Igel Txapelketea.
  • 18:00etan, Mikelen "Cochecitos de mierda" lasterketea.
  • 20:00etan, Las Moskas Retrompeteras taldearen kontzertua.
  • 21:30ean, DJ Les Sauvage

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!