Merkartea, azoka zabala eta izen handikoa izateaz gainera, baserri giroko euskal tradizinoak, bizirik eta eraberrituta, Arteako erdigunera ekarteko eguna izaten da. Holan, baserritarrez jantzita hurbiltzeko deia egin dabe antolatzaileek. Inguruko ekoizleak, artisauak eta euskal musikea dira egun honen ardatzak eta aurten, Arantzarte jantza taldearen 50. urteurrenean, taldearen sortzaileei errekonozimentua egingo deutse Udalak omenezko ekitalditxo bategaz. Iluntzean barriz, jantzaldia egingo dabe Arantzarteko jantzariek.
Goiz osoan zehar, frontoiko parkinean eta aurrekaldean, 20 salmahai egongo dira ekoizleentzat, batez be baserriko produktuak salduteko. Eta frontoi barruan, artisauentzat 18 postu. Caritasek eta Ibilaldiak be salmahaia izango dabe euren produktuak eta merchandising-a salduteko. Gainera, Jordi Navarro jostailu egile eta musikariak tailertxoa ipiniko dau, bertan jostailuak egiteko. Horrezaz gainera, Arratia Garbiaren postua egongo da, ekintza desbardinakaz.
Urri lehenengoak 21, zapatua
- 10:00etatik 15:00etara, Merkartea azokea.
- 11:00etan, La historia de Artea a través de la ventana de San Miguel" bisita gidatua.
- 11:00etatik 14:00etara, Arratia Garbia informazino puntu eta material banaketea.
- 11:30ean, birziklatze herri kirolak.
- 12:30ean, hondakinen karakterizazinoa kalean.
- 12:00etan, Arantzarte Dantza Taldearen fundatzaileei omenaldia.
- 12:00etatik 14:00etara, Photocall-a baserritarrez jantzita datozenentzako.
- 21:00etan, Arantzarte Dantza Taldearen jantzaldia.
- 23:00etan, erromeria Lehian taldeagaz.