Presoen aldeko Arteako Batzordeak Merkartea ospatuko dan astegoienerako ekimenak antolatu ditu "Arteako jaietan etxera!" lemapean. Barikuan jai giroan egingo da aldarrikapena, Kantu terraza ekimenaren inguruan. Zapatuan barriz, hilak 21 eta merkadu eguna, alkarretaratzea egingo da 13:00etan udaletxearen aurrean.
Bihar, hilak 20, izango da Kantu terraza ekimena 19:00etatik aurrera. Bertan kantari arratiarrrek hartuko dabe parte eta horrezaz gainera, mikro irekirako tartea be egongo da, gura dauanak kantetako. Guzti hau, mojito eta pintxoakaz lagunduko dabe hurreratzen diranak.
Jaietan herri gehinetan egiten dira presoen eskubideen aldeko ekintza edo konzentrazinoak. Arteako jaiek zati bi izaten ditue, herriko jaiak eta Merkartea, hurrengo astegoienean edo jaietatik hamabost egunera. Artean, presoen aldeko konzentrazinoa Merkartea egunean egiten da.