Urri lehenengoaren 18an, eguaztena, izango da Arteako Irakurleen Txokoaren kurso honetako lehenengo saioa. Bertan, Xabier Montoia Revueltaren atzen eleberria landuko dabe literatur zaleek, Lautadako mamua (Elkar, 2024). Idazleak berak hartuko dau parte bihar 19:00etan Kultur Etxean egingo dan saioan.
Sinopsia
XIX. mendea sartuxea da; modernitatearen zantzu batzuk han-hemen barrundatu arren, lur-lanari eta betiko ohiturei loturik bizi da jenderik gehiena. Gizarte tradizional hura goitik behera inarrosiko dau, ordea, hilketa sorta batek. Hildakoak prostitutak izan diran bitartean axola handirik ez agintariei zein legea zintzo betetzen daben kristau prestuei; halango batean, baina, andra ondraduak akabatzen hasi dira, etxekoandre kabalak nahiz neskatila gazteak. Lautadako paisaiaren soiltasunaz eta negu mineko hoztasunaz kontatu ditu Xabier Montoiak kondaira bihurturiko gertakariok, istorioaren laztura agerian ixten duen idazkera doi, zehatz eta ia-ia lehorrez. Krimen beldurgarrion atzean dagoan hatsa sentitzeraino, giza arimaren barrunbeetan datzan amildegiaren ertzean.