Bertan, sei txakurrek erakutsiko dabez ardiak gobernetako euren abileziak; tartean Lemoako bat, Lay, Mikel Pagazartunduaren aginduak jarraituko dituana. Beste parte-hartzaileak Galdakaoko Bittor Bengoetxea Pupy txakurragaz; Izurtzako Juanjo Garate, Bob txakurragaz; Bariñagako Igor Elordi, Lagun izeneko txakurragaz; Aizarnazabalgo Manuel Gorriti Turbo izenekoagaz eta Antzuolako Xabier Gastañaga Sandygaz. Mikel Garaiarrek eta Pello Segurolak egingo ditue epaile lanak.