ikastaroak

Tailer eta ikastaro ugari antolatu ditu aurten Lemoako Udalak

Asier Abrisketa 2024ko ira. 5a, 17:12

Urri lehenengoan zehar, epe desbardinak dagozalarik, egin daitekez izen-emoteak lemoa.net webgunearen bitartez.

Lemoako Udalak 2024-2025 kursoan herrian emongo diran ikastaro eta tailer publikoen eskaintzea argitaratu dau. Euskerea, informatika mundua, eskulan tailerrak eta tailer sozialak dira protagonista. Izen-emoteak hileon zehar egin ahal dira, udal webgunearen bitartez.

Urri lehenengoaren 4tik 17ra, hurrengo ikastaroetan emon daiteke izena: Arteterapia I eta II, Emakumeok elkarrekin hazteko espazioa, Xakea haurtzaroan, Umeen irakurle taldea, Argazkigintza digitala, Informatika, Eskulanak, Smartphone eta tablet ikastaroa. Euskera ikasteko ikastaroetan barriz, izena emoteko epea hilabete osoa da; hau da hilaren 1etik 30era, eta ikastarook honeek dira: Euskara eskolak, Euskara merkatarientzat eta Pertsona migratuentzat euskara. Azkenik, urri lehenengoaren 4tik hilaren 30era arte emon ahal da izena hurrengo ikastaroetan: Gure sareak josten eta ehuntzen, Esperientziak kontatzearen balioa, Teknologia berriak pertsona nagusientzat, Elikagaien kontserbazioa eta Risoterapia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!