jaiak

Bihar egingo da Arteako jaietako herri jantzarako atzen entsegua

Asier Abrisketa 2024ko ira. 2a, 18:10

Martitzenean, hilak 3, 17:30ean da atzen entsegua egiteko hitzordua, Kultur Etxean.

Eguenean, hilak 5, hasiko dira Arteako jaiak eta 18:00etan txupinazoa bota ostean, herri jantzea egingo dabe adin guztietako arteaztarrek, danak batera. Garagarrilean zehar hainbat entsegu egin ziran eta oin, jaien hasikera aurretik, atzen entsegu bat egingo da. Hau martitzenean, hilak 3, izango da. Kultur Etxean batuko dau Jai Batzordeak jentea eta gero, kalean egingo da atzen prestaketak egiteko entsegua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!