Garagarrilaren 25a da Santiago eguna eta santuari opatutako Arteako ermitearen inguruan, jaia ospatuko da urtero lez. Ospakizun erlijiosoa 12:00etan izango da ermitan eta gero, kanpoko merenderoan segiduko dau jaiak. Bazkalordurako Marmitako Lehiaketea egingo da eta lapikoak, 14:00etarako egon behar dira aurzkeztuta. Arrastian ostera, 17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak egongo dira jokoan.