auzoak

Santamañeko jaiak ospatuko dira domekan

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 17a, 11:47

Kapilan mezea entzuteaz gainera Paella, Mus eta Briska Txapelketak egongo dira Santamañeko landan.

Bihar, hilak 18, da Santa Marina eguna eta hau ospatuteko, jaia egingo da Arteako Santamañe kapila eta inguruko landan. Meza ospakizuna 11:30ean izango da eta bazkalordurako, Paella Txapelketea egingo da. Arrastian barriz, 17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak egongo dira jokoan.

Bertatik hurbil, Santiagon, datorren eguenean izango da jaia. Eguerdian izango da mezea eta bazkalordurako, Marmitako Txapelketea egingo da. Gero, Mus zein Briska Txapelketak jokatuko dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!