Basoa defendatzaileen etxean garagarril, abuztu eta urri lehenengoan zehar, Errefuxiatuak Lesbos-en erakusketea egongo da ikusgai. Argazki eta informazino panelen bitartez, Afrika eta Ekialde Hurbiletik iges egiten dabizen errefujiaduek Europara heltzerakoan topetan daben errealidadea ezetu arazoten dau erakusketeak.
Basoa kanpoaldean dago erakusketea eta hileotan egongo da ikusgai baina bihar, hilak 16, Imanol Bueno Bernaolak bisita gidatua egingo dau erakusketatik. Imanol Bueno gai sozialetan espezializau dau argazkilari eta idazlea da.