jaiak

Arteako jaietako herri jantzan parte hartzeako deitu ditu herritarrak Jai Batzordeak

Asier Abrisketa 2024ko eka. 28a, 10:01

Domekan, hilak 30, gimnasioan egingo da aurtengo jaietako herri jantzearen bigarren entsegua, 18:30ean.

Urri lehenengoaren hasikeran izango dira herriko jaiak Artean eta arteaztarrek hasi ditue honeetarako prestakuntzak. Urri lehenengoaren 5ean, txupinazoa bota ostean, herritarrek jantza bat egingo dabe eta domekan, hilak 30, izango da bigarren entsegua. Gimnasioan, 18:30ean da hitzordua.

Adin guztietako arteaztarrak dagoz deituta, "umeak, nerabeak, gazteak, helduak eta nagusiak". Garagarrilean zehar beste entsegu bi egingo dira, 14an eta 28an. Gero, abuztuan balorauko da besterik egin behar dan.

Arteako Jai Batzordea. Jantzea

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!