Maiatzaren 28an Arteako Udalak herriko instalazino publikoen erabileraren inguruko batzarra antolatu eban eta beste bilera bat deitzeako beharra ikusita, gaur egingo da bigarrena. Kultur Etxeko aretoan egongo dira udal ordezkariak, gaur martitzena 18:30etik aurrera, herritarren proposamen eta kexak jasoteko. Eraikin publiko honeek Kultur Etxea, frontoia eta kiroldegia, eskolak eta udaletxea dira, besteak beste.