musikea

Burbuilak taldeak kontzertua eskainiko dau Artean

Asier Abrisketa 2024ko eka. 19a, 16:15

Arteako Herriko Bentan izango da Aiaraldeako hirukotearen kontzertua zapatuan, hilak 22, 20:00etatik aurrera.

Burbuilak taldea Aiaraldeako hiru andrak osostuten dabe: Izaskun del Cerro piano-an, Irati Mendiguren kitarra eta ahotsean eta Izar Mendiguren trikitixa, kaxoia, melodika eta bestelango instrumentuakaz. Taldea 2022an jaio zan, kantu propioak egiten hasi eta "ahalduntzeko burbuilak askatu eta lehertuteko". Taldearen lehen kantu bildumea da Burbuilak. Atzen udagoienean grabau ebezan abestiak Amurrioko Burubio kulturgunean eta 2024ko zezeilean argitaratu eben lana.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!