Oin dala hiru urte, Aratusteak ospatuteko jaio ziran Kokomarroak Artean; atzen urte bietan udako solstizioa ospatuteko be batu dira eta aurten be egingo dabe bagilaren 19ean jaia Santamañen. Meriendea antolatu dabe 19:00etan eta gero, sua izetuko dabe. Oin dala urte bi, dantzak.eus webgunean Kokomarroek argitarautako Hemen da eguzkia artikuluan dinoenez, "guk ospatu gura doguna udaren etorrera da eta ez San Joan Bautistaren heriotzea".
Izan be, Euskal Herrira kristautasuna heldu aurretik, baita bitartean be, ospatuten ziran udako zein neguko solstizioak, urteko egun luze eta laburrenetan hain zuzen be. Egun horreen garrantzia, antxina nekazaritzak eta naturaren zikloek eukien pisutik dator. Gerora, beste jai askogaz gertatu zan modura, elizak beren tradizinoagaz nahastu eban ospakizun paganoa, kristautasuna euskal herritarron artean hedatzea ahalbidetuteko.