Hile honetako Arteako Irakurleen Txokoko gonbidatua Lizar Begoña Madariaga (Sopera, 1996) da. Bertan, Igartza sariak emondako bekeagaz idatzi dauan Mundu zitalaren kontra (Elkar, 2024) eleberria aurkeztuko dau eta solasaldia egingo da. Begoñak idatzitako lehen eleberria da, poesia liburu bi idatzi ostean: Aro beilegia eta Gepardo japoniarrak. Lehenak, Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketea irabazi eban 2020an.
Sinopsia
Kiosko bat Benidormen, hondartzako pasealekuaren aurrean, garai batean egunkariz eta bezeroz beteta, gaur egun ahazturearen eta dekadentziaren ikur bihurtua. Eta bertan andra bi lanean, goiz eta arrastiko txandetan: Pilar, XX. mende erditsuan kioskoa ipini eban arrantzalearen alabea, ahizta zahar elbarriagaz bizi dana; eta neska gazte bizkaitar izenik bako bat, udan lantxo bat izateko hara joana, bere barruko lainoengandik ihesi akaso. Bakardade bi paraleloren kontaketearen bidez, egungo gizartearen erretratu zorrotz bat egiten dau egileak: identidade lausoak, harreman zehaztubakoak, helburu eta esperantza argi barik noraezean ibiltea…