Bildosola auzoko Basoa defendatzaileen etxeko asanbladak deialdia egin dau oingo bagilaren 16an, jentea auzolanera hurbiltzeko. Goizez, 10:00etan hasiko dira egin beharreko lanean martxan ipinten. Jente ugari beharko dabe, hainbat zeregin dago-ta egiteko. Batetik, egurra moztu eta biltegira eroan behar da, sikatutako egurra galdararaino hurbildu eta adarrak txikitu, pilatzeko. Bestetik, aterpea, biltegia, frontoia eta kaleko komun zein dutxak garbitu, atondu eta zaborra garbigunera eroan behar da. Beste lan batzuk be egongo dira, kolunpio bat montau eta abar.