Bagilaren 15ean, zapatua, segan egiten ikasteko tailerra emongo da Bildosola auzoan dagoan Basoa defendatzaileen etxean, "pausoz pauso gure bizimoduak deskarbonizatzen!" lelopean. Tailerra gidatuko dauana Irati Astondoa herri kirolari zeanuriztarra izango da. Goizeko 10:30ean hasiko da tailerra eta amaitzerakoan, mokautxoa zerbitzauko da hurreratuten diranen artean.