Oingo domekan, bagilak 2, Arteako plazan Bigarren Eskuko Azokea egingo da hirugarrenez, Arteako Herriko Bentak antolatuta. Bakotxak bere postua ipini ahalko dau 11:00etatik aurrera holan, etxean dituan gauzak saldu edo trukea egiteko. Merkadua musikeagaz girotuta egongo da, dh Txikitin eta Luarregaz.
Arropea, liburuak, diskoak, jostailuak, altzairuak, apaingarriak... Egunerokotasunean erabilten diran produktu ugari saldu edo erosteko aukerea zabalduten dabe bigarren eskuko azokek. Helburu nagusiak birziklapena, berrerabilpena eta aurreztea diralarik.