literaturea

Patxi Zubizarreta egongo da Arteako Irakurleen Txokoan

Bea Azpiri 2024ko mai. 22a, 17:20

Barikuan izango da, 19:00etan, idazlearen eta Arteako irakurleen arteko saioa; Zubikarai sariduna dan Loak eskutatzen duena eleberria izango da langaia.

Barikuan, hilak 24, 19:00etan, Patxi Zubizarreta idazlea izango da Arteako Kultur Etxean eta 2023an Zubikarai Saria jasotako Loak ezkutatzen duena eleberria izango dau berbagai, Arteako Irakurleen Txokoko saio honetara hurreratutakoakaz batera.

Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964), batez be Haur eta Gazte Literaturan da ezaguna, lau bider irabazi daualako modalidade honetako Euskadi Saria. 1998an, Gizon izandako mutila lanagaz; 2006an, Pantaleon badoa liburuagaz; 2010ean, Xia Tenzinen bidaia miragarriagaz eta 2019an, Korri, korri, korri lanagaz.

Sinopsia

Loak ezkutatzen duena insomnioari buruzko erreportaje bat balitz moduan hasten da kontakizuna, baina laster, detektibe nobela bihurtzen da misterio eta guzti, funtsean gure gizartearen diagnostiko gordina egiteko. Horregaz batera, amodiozko eleberri baten kutsua be hartzean dau, bere zita, sedukzino eta maite jolasakaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!