Aldaketa klimatikoa gure gizartearen etorkizuna bermatzeko erronka nagusietakoa dan honetan, energia lortu eta hau banatzeko eredu barritzaileak topetea da eginkizun nagusietako bat. Gainera, Euskal Herrian dependentzia energetiko handia dago, bertan konsumiduten diran erregaiak eta argindarra beste leku batzuetatik ekarri behar diralako. Holan, komunidade energetikoak dependentzia hau gitxitu eta banaketa justuago bat egiteko bidea zabaltzen dau.
Komunidade energetikoen helburua tokian tokiko energia barriztagarri eta garbiak erabiltea da eta hau ekoizteko prozesua, komunidadeko kideen arteko alkarlanean oinarritzea da gakoa. Horretarako, ezinbestekoa da herritarrak, administrazino publikoak eta enpresak lankidetzan funtzionatzea. Modu honek, gaurko gizarteak behar duen energiaren ehuneko ehuna lortuko ez bada be, onura asko ditu. Ziurtasun energetikoa handitu eta pobrezia energetiko saihesteko bidea da, energiaren kostua asko bajatuteaz gainera. Onurak, ekonomikoak eta ekologikoak dira.