Arteako Hiri Antolamenturako Plan Orokorraren (HAPO) aurrerakina aprilaren 29an aurkeztu zan herritarren aurrean eta oin, "galderak, zalantzak, kezkak, ideia orokorrak eta ekarpenak" jasoteko parte-hartze saioak ipini dira martxan. Lehenengoa maiatzaren 8an egin zan, natur eta kultur ondarea batetik, azpiegiturak eta ekipamentuak bestetik, izan ziran langaiak. Bigarrena bihar, eguaztena, egingo da Kultur Etxean, 18:30ean.
Beste alde batetik, HAPOan batzen diran gaien inguruko banakako batzarrak eskatzeko aukerea be badago, udaletxera deituta. Batzarrak egiteko atzen aukerea eguen arrastian egongo da, udaletxetik azaldu dabenez.