Arteako Hiri Antolamenturako Plan Orokorraren (HAPO) aurrerakina aprilaren 29an aurkeztu zan herritarren aurrean eta oin, "galderak, zalantzak, kezkak, ideia orokorrak eta ekarpenak" jasoteko parte-hartze saio bi egingo dira. Lehenengoa eguaztenean, hilak 8, egingo da 18:30ean Kultur Etxean. Bigarrena maiatzaren 15ean egingo da, ordu eta leku bardinean.
Eguazten honetako saioan natura eta kultur ondarea, azpiegiturak eta ekipamentuak izango dira berbagai nagusian. Honeek, HAPOan zelan zehaztu eta garatu ebaztea izango da helburua. Bigarren saioan barriz, datorren astekoan, etxebizitza eta jarduera ekonomikoa izango dira landuko diran gaiak.