xakea

Domekan jokatuko da Arratiako Xake Txapelketea

Asier Abrisketa 2024ko api. 26a, 09:37

Arteako Herriko Bentan izango da txapelketea 11:00etan hasita; izena 688 634 548 telefonora idatzita emon daiteke.

Aprilaren 28an, domekea, Arratiako Xake Txapelketearen beste edizino bat jokatuko da Artean, Herriko Bentak antolatuta. Partidak 11:00etan hasiko dira eta bazkalordurako amaitutea espero dabe antolatzaileek. Izen-emotea irekia da eta 688 634 548 telefonora WhatsApp-ez idatzita emon daiteke.

Partida bakotxa erlojuagaz neurtuko da, hamabost minutuko jokaldiak egingo dira gehienez be. Finalera heldu eta hau irabazten dauanak, bertoko produktuen otzarea jasoko dau sari lez. Aurreko edizinoetan, hogei lagunetik gora egon dira txapelketan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!