mahai-ingurua

'Hizkuntza indigenetan etorkizunera' mahai-ingurua egingo da Arteako Herriko Bentan

Asier Abrisketa 2024ko api. 23a, 12:14

Berbaldi bat Arteako Herriko Bentan (artxiboko irudia) // Arteako Herriko Benta.

El Salvadorko nawat hizkuntzearen eta euskerearen arteko alderaketea egingo da, honeen gaurko egoerea eta berpiztuteko ekimenak kontuan hartuta.

Aprilaren 25ean, eguena, Hizkuntza indigenetan etorkizunera izenpeko mahai-ingurua hartuko dau Arteako Herriko Bentak, 18:00etatik aurrera. Herriko Bentak, Arratiako Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Arratia BHIk antolatutako saioan, hizkuntza indigena bi izango dira aztergai: nawat-a eta euskerea.

Hainbat gai landuko dira, esaterako honeen gaurko egoerea eta berpiztuteko ekimenak, hizkuntza bakotxak eragiten dauan mundu ikuskerea, ondare kulturala eta abar. Helburua, hizkuntza indigenak indartzea eta komunidade bien arteko harremanak estututea izango da.

Nawat

Nawat hizkuntzea, edo pipil moduan be ezaguna, gaur El Salvador danaren eskualdean kolonizatzaileak heldu aurretik berba egiten ziran zortzi hizkuntzetatik bizirik dirauan bakarra da. CONCULTURA Auzi Indigenetarako Idazkaritzaren arabera 1996an 100 personak baino ez eukien nawata ama-hizkuntza lez. Ordutik hainbat ekimen egin dira hizkuntzearen berpizkundea buztartuteko, tartean eskola monolingueak zabaldu dira atzen hamarkada bietan eta hobetuten doa, astiro bada be, egoerea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!