musikea

Intxixu taldeak kontzertua eskainiko dau Artean

Asier Abrisketa 2024ko api. 19a, 11:05

Domekan, hilak 21, izango "euskal folk paganoa" joten dauan taldearen emonaldia Arteako Herriko Bentan, 13:30ean.

Intxixu taldearen musikea "Euskal Pagan Folk garaikidea" da eta hau zuzenean entzuteko aukerea egongo da domekan, aprilak 21, Arteako Herriko Bentan eguerdiz, 13:30ean. Lau gasteiztarrek osostutako taldeak zazpi bat urte daroaz kalejira eta kontzertuak eskaintzen eta disko luze bat kaleratu dabe, Beti aurrera!.

Mari jainkosari abesten deutsee; alboka, gitarra eta perkusino potenteen bibrazinoakaz, jantzan egitera eta ohiukatzera animetan dabe jentea euren akelarreetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!