hezkuntza

Hezkuntza sistemaren gainean hausnartzeko jardunaldia antolatu dau Arteako Herriko Bentak

Asier Abrisketa 2024ko api. 12a, 10:59

Carlos Fernandez Liria, Filosofia doktore eta irakasleak hartuko dau berbea zapatuan.

Goizez "turbokapitalismoaren garaiko" hezkuntzaren joeren inguruko berbaldia egingo da eta arrastiz Euskal irakasleak Hezkuntza Sailaren aurrean eztabaida irekia.

Arteako Herriko Bentak Eskola ala Ankerkeria izenpean, hezkuntza sistemaren gainean hausnartzeko jardunaldia antolatu dau zapaturako, hilak 13. Hezkuntzaren azken joeren gaineko berbaldi batek eta irakasleen arteko debate ireki batek osotuten dabe egitaraua. Horrezaz gainera, bazkaria egingo da 14:30ean; 94 602 88 55 telefonoan egin daiteke erreserba.

"Azken joerak" hezkuntzan, eskola turbokapitalismoaren garaian berbaldia 11:00etan hasiko da eta gazteleraz izango da. Hizlariak Carlos Fernandez Liria eta Teresa Maldonado Barahona izango dira, biak dira filosofo eta irakasleak.

Euskal irakasleak Hezkuntza Sailaren aurrean eztabaida irekia barriz, 17:00etan hasiko da. Bertan, hezkuntzako langileak eta hezkuntza saila aurrez aurre jartzen dituen hainbat gai urtengo dira, honeen inguruan hausnartzeko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!