urtekerea

Arteako ermiten arteko ibilbidea egingo da domekan

Asier Abrisketa 2024ko api. 11a, 10:00

Plazatik 09:30ean abiatuta, herriko templu erlijiosoen artean oinez mobiduko dira, kirola eta ondasuna buztartuz.

Domekan, hilak 14, Arteako Jubilatu Elkarteak antolatutako martxea egingo da. Goizeko, 09:30ean plazan da hitzordua eta hortik, templuz templu mobiduko dira hurreratzen direnak. Holan, Arteako ondasun materialaren gainean gehiago jakiteko eta kirola egiteko aukerea eskainiko da.

Artean, Andra Mari eleizea da tenplu nagusia baina beste eleiza bat eta hiru ermita be badagoz. Holan, San Miguel eleizatik zein Santiago, Santamañe eta San Martin ermitetatik pasauko da ibilbidea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!