basoa

Aliantza antierrazistak eregiteko topaketea egongo da zapatuan Basoa etxean

Bea Azpiri 2024ko api. 11a, 09:01

Sos Arrazakeriak, Basoak, Zehar-ek eta Ongi Etorri Errefuxituak-ek antolatuta, eztabaida eta berbaldiak egongo dira. Bai eta Bidasoa 2018-2023 dokumentalaren proiekzinoa.

Zapatuan, hilak 13, mahai-ingurua, berbaldiak, tailerrak eta Bidasoa dokumentalaren proiekzinoa egongo dira Arteako Bildosolako Basoa etxean, bertara hurreratutakoen artean, aliantza antierrazistak sortu edota sendotzeko helburuagaz. Sos Arrazakeriak, Basoak, Zehar-ek eta Ongi Etorri Errefuxituak-ek antolatu dabe ekintza hau.

Egitaraua

  • 10:00etatik 12:00etara, mahai-ingurua. Partaideak: Carolina Agudelo, Andoulaye Sarr, Lolita Chavez, Marie Lucie monsheneke, Hassana Aaalia eta Fernanda Candida. Moderatzailea: Marra Ngom.
  • 12:00etatik, 12:30era, hamaiketakoa.
  • 12.30etik 14:30era, Pilar Alba eta Iker Barberoren berbaldia Muga politikak eta legedia.
  • 14:30ean, bazkaria.
  • 16:30etik 18:30era, fondoko gelan, Shandra Louridok eta Javier Canivellek gidatutako Eskubide (gabeziaren) gauzatzea tailerra egongo da eta gela nagusian, Alaine Aranbururen Bidasoa 2018-2023 dokumentalaren proiekzinoa eta ostean eztabaida egongo da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!