EUSKEREA

'Bizkarsoro' ikusteko aukerea Artean barikuan

Iñigo Irua 2024ko api. 9a, 15:25

Barikuan, hilak 12, 19:00etan egongo da filma ikusteko aukerea Kultur Etxean. XX. mendean, Ipar Euskal Herrian, euskerearen egoerea islatzen daben bost istorio batzean dauzan filma da.

Bizkarsoro filma herriz herri ibili da eta barikuan aprilak 12, Arteako Kultur Etxean egongo da ikusgai, 19:00etan. Donostiako Zinemaldian aurkeztu zan Josu Martinezek zuzendutako benetako istorioa kontetan dauan fikzinozko film hau. Izan be, Bizkarsoro herria ez da existiduten eta bizkarsorotarrak fikzinozko personaiak dira, baina zeozelan, euskeraz biziteagaitik jazarriak izan diran euskaldun guztiak dira bizkarsorotarrak.

1914tik 1982ra bitartean gertatzen diran bost istoriok osatuten dabe filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarrituta dagoz, bost hamarkadatako kontakizuna egiteko.

Pelikuleak, herri txiki batek bizi izandako aldaketa sozialak erakusten ditu, baita euskerearen zuztartze eta urruntzea eta euskerearen bizirauteko burrukea be. “Frantzia sortu zan. Frantsesak sortzea falta zan bakarrik”, pelikulako kartelean azaltzen dan moduan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!