Liburu aurkezpena eta solasaldia Arteako Herriko Bentan

Bea Azpiri 2024ko api. 9a, 09:15

Xabier Uriarte mediku naturistea egongo da Artean, eguenean, hilak 11, 18:00etan, De las infecciones del contagio y de las vacunas liburua aurkezten. Ostean solasaldia egongo da egileagaz.

Uriartek hainbat liburu idatzi ditu txertoen arriskuez eta elikadurearen garrantziaz; Peligro de las vacuna (2003) edo Alimento como medicamento (2004) tartean. Izan be, txerto masiboen derrigortasunaren kontra eta erabakitze askatasunaren aldeko Liga para la libertad de vacunación alkarteko kidea be bada.

AskeBizi Arratien
Liburu aurkezpena AskeBizi Arratien taldeak antolatu dau. Talde hau 2020an sortu zan pandemia zala-ta, dekretu bidez kendu ziran eskubide eta zerbitzu guztiak errekuperetako; tartean, aurrez aurreko arreta medikua edota norberaren osasunaren burujaubetza.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!