lehiaketea

Liburuetako orri-markatzaile lehiaketea abiatu dau Arteak

Bea Azpiri 2024ko api. 8a, 16:10

Aprilaren 17ra arte aurkeztu daitekez lanak udaletxean eta sari banaketea, Liburuaren Nazinoarteko Egunean, hilak 23, izango da.

Arteako I. Orri-markatzaile Lehiaketan lanak aurkezteko epea, zabalik dago hilaren 17ra arte. Orri markatzailearen gaia "Liburuak" izango da eta euren neurria: 5 x 20 cm-koa. Sari banaketea, Liburuaren Nazinoarteko Egunean, aprilaren 23an, izango da, 19:00etan, Kultur Etxean. 

Hiru kategoria dagoz: 4-10 urte bitartekoak; 11 eta 16 urte bitartekoak eta 17 urtetik gorakoak. Kategoria bakotxean sari bi egongo dira. Lehenengo saria, kategoriaren arabera, 30, 40 edo 50 euroko bonoa izango da, eta bigarrena, 25, 30 edo 40 euroko bonoa.

Orri-markagailuak eskuz edo ordenagailuz egin daitekez eta originaltasuna, kalidadea eta sormena hartuko dauz kontuak epai-mahaiak saritzerakoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!