topaketa

Kultura, kritika eta lurraldearen gaineko topaketak egingo dira Artean maiatzan

Asier Abrisketa 2024ko api. 5a, 11:32

Oingo zapatuan topaketen aurkezpen ekitaldia, kontzertua eta bazkaria egingo da Arteako Herriko Bentan.

Arteako Herriko Bentak, Ekopol, Parte Hartuz Ikerketa Taldea eta Makatzak Arratiako Ekologistak alkarteen laguntzeagaz, Solastagia Topaketak antolatu ditu maiatzerako. Kultura, kritika eta lurraldea oinarri hartuta, "lurraldeari eragindako kalteak sortzen deuskun egonezaren" inguruan hausnartzeko saioak antolatuko dira maiatzaren 4tik 26ra Artean.

Topaketearen aurkezpena zapatuan, hilak 6, izango da Arteako Herriko Bentan. Eguerdian izango da ekitaldia; 13:00etatik aurrera. Hasteko prentsaurreko baten bitartez egingo da topaketearen aurkezpena, honen nondik norakoak azaltzeko. Ostean, egingo dan argazki erakusketarako deialdia zabalduko da jenteak parte hartu dagian, Arratiako begiradak, atzo eta gaur erakusketea hain zuzen be. 

Gero, 14:00ak inguruan, Gailu taldearen kontzertua egongo da Herriko Bentan. Luis Andre bideogileak eta Mikel Abrego musikariak sortu eben -gailü. Abiapuntua, trafikoa kudeatzeko Bilbon 1997an ezarritako kamera sarea izan zan. Kamerek hartutako irudiekaz 40 minutuko bideoa grabatu eban Andrek kontrola eta zaintzaren gaineko hausnarketa egiteko, eta Abregok musika jarri zion. Horren emaitza Kutxa beltza diskoan jaso eben. 2021ean proiektua berpiztu eben Abregok, Okene anaia eta Xabier Olazabal ‘Drake’ lagun hartuta, rock musikea eta elektronikoa buztartuta.

Alkartasun bazkaria

Aurkezpenaz gainera, Makatzak taldeak alkartasun bazkaria antolatu dau, autopista elektikoaren kontrako burrukearen alde. Izena aldez aurretik emon behar da 94 602 88 55

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!