azokea

Artean merkadua egongo da domeka goizean

Asier Abrisketa 2024ko mar. 21a, 10:20

Postuak plazan zabalduko dira 10:30ean eta zabalik egongo dira 15:00etara arte. Eguraldi txarra eginez gero, frontoian egingo da azokea.

Martiaren 24an, domekea, merkadua egongo da Artean, 10:30ean hasi eta 15:00etara arte; eguraldiaren arabera, plazan edo frontoian. Arratia eta inguruetako nekazarien produktuak zein artisautza lanak egongo dira azokan. Gainera, erosketa bakotxagaz, produktu-loteen zozketan parte-hartzeako zenbakiak emongo ditue.

Flamenkoa Herriko Bentan

Domeka eguerdian, azokeak iraun bitartean flamenko emonaldia egongo da Arteako Herriko Bentan. 13:30ean, Juanjo Navas flamenko-kantariak eskainiko dau kontzertua, gitarra-jole, kutxa-jole eta dantzariagaz lagunduta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!