korrika

'Oihaletxea' dokumentala egongo da ikusgai Artean

Asier Abrisketa 2024ko mar. 14a, 11:28
Azterketak Euskaraz kolektiboak egindako manifetazinoa // Seaska.

23. Korrikak omenduko dauan Azterketak Euskaraz kolektiboaren jardunaren gaineko dokumentala barikuan proiektauko da Kultur Etxean, 19:00etan.

Gaur bertan hasiko dan 23. Korrika euskerearen aldarria Euskal Herria osoan zabaltzeko bakarrik ez, Azterketak Euskaraz kolektiboarentzako omenaldi bat be izango da. Holan, Lander Garrok kolektibo honen gaineko Oihaletxea dokumentala egin dau eta hau, Artean egongo da ikusgai bihar, hilak 15. Kultur Etxean, 19:00etan hasiko da proiekzinoa.

Azterketak Euskaraz kolektiboa zer dan, zergaitik sortu eben eta zer dinamika dauan kontetan dau dokumentalak. Seaska Ikastolako ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohien testigantzak jaso ditu Lander Garrok, AEKrentzat eta Korrikarentzat egindako lanean. Lan honetan, Lander Garroren laguntzaile izan dira Peru Galbete eta Iñigo Salaberria kameralariak, Kepa Etxaberria ekoizpen laguntzailea eta Peio Aranzabal dokumentatzailea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!