Nekane Jurado ekonomialari marxista Ekonomia eta Enpresa Zientzietan, Aktuaritza eta Finantza Zientzietan eta Psikologia Klinikoan lizentziatua da, eta 1988tik,Ezker abertzalearen Sozioekonomia Sail Nazionaleko kidea da. Horrezaz gainera, genero ikertzailea da, ekonomian emakumeen ekarpena aztertzen duena, eta hogeita bost urte baino gehiago daramatza Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailean.
Ezpala aldizkariaren sortzaileetako bat da, eta Política Social y Vivienda en HEH, el Estado español y la UE liburua plazaratu eban Ipar Hegoa fundazioarekin, 2004an. Hamaika artikulu idatzi ditu, baita talde-liburuak ere; besteak beste, La Europa, ¿de quién? (Txalaparta, 2005) eta Conversaciones en una Euskal Herria en crisis (Kimetz Kolektiboa, 2009).