dokumentala

Domekan Wikiemakumeok mobimentuaren gaineko dokumentala Artean ikusteko aukerea egongo da

Bea Azpiri 2024ko mar. 1a, 14:27

Kultur Etxean izango da proiekzinoa 18:00etan eta gero, berbalditxoa eta txokolatea egongo dira. 

Oingo domekan, martiak 3, 18:00etan, Wikipedian andren biografiak sartzean dauzan Wikiemakumeok taldearen genealogia azalduten dauan dokumentala ikusi eta Josi Sierra dokumentalaren egilea eta Marisa Barrena Durangoko taldeko wikilariakaz berba egiteko aukerea egongo da. Txokolatea egongo da bertaratuten diranentzat. Kafrangak talde feministak antolatuta, ekintza hau martiaren 8ko programan dago.

Wikiemakumeok proiektua hainbat herritan zabaldu da; holan taldeak dagoz, Gasteizen, Leioako EHU campusean, Iruñean, Durangon, Donostian, Oiartzunen eta Aiaraldean, esate baterako. Artea oin dala hiru urte inguru batu zan proiektura eta Arratiako hainbat andraren biografiak sartu dauz Wikipedian. Dokumentalaren helburua Wikiemakumeok proiektuaren genealogia berreskuratzea da eta bertan, hainbat andrek azalduten dabe nondik datorren ekimena eta zer egiten daben astero Wikipedian andren eta gizonen biografien arteko oreka bilatzeko. 

WikiEmakume proiektuaren helburuak dira, besteak beste, Wikipedian falta diran andra euskal herritar aurrendariak bistaratzea, Wikipedian beste hizkuntza batzuetan dagoza andren biografiak euskerara ekartea, andra editore euskaldunen kopurua handituteea, euskal Wikipedian genero ikuspegia txertatzea, historian zehar izandako andren ekarpenak eta ezagutzak euskal Wikipedian biltzea eta feminismoaren ekarpenak eta protagonistak formatu ugariko tresnetan islatzea. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!