Amelie eta Xirrikituen jostunek ipuin kontalariak Munduko emakumeak helduentzako kontaketea dakar bihar Arteara. Ordu bateko emonaldia izango da, euskeraz, eta hainbat gai landuten ditu: generoa, bakardadea, elkarlaguntza, familia, gerra, heriotza, tradizioa, kultura aniztasuna, emakumeen boterea eta ausardia.
Sinopsia
Munduak badu txokorik eta txoko horietako batzuetan istorioak suertatzen dira, sortu, eraldatu. Eta hala, kontaketa honetan 5 emakumeren istorioak kontatuko dizkizuegu. Munduko bazter ezberdinetan bizi zirenak hain zuzen. Haien indarrak elkartuz eta beraiengan sinetsiz lortutakoak.