basoa

Hainbat berbaldi egongo dira zapatuan Basoa defendatzaileen etxean

Asier Abrisketa 2024ko ots. 29a, 11:05

Alkarregazkotasuna, alkartasuna eta autonomia oinarritzat hartuta, egun osoan zehar lau berbaldi egongo dira entzungai eta eguerdian, bazkaria.

Zapatuan, martiak 2, Arteako Bildosola auzoko Basoa defendatzaileen etxean hainbat berbaldi egongo dira egunean zehar. Gai ugari mahai-ganeratuko dira baina danak dagoz lkarregazkotasun, alkartasun, autonomia eta zaintzaren inguruan lerratuta. Lehen saio bat 10:30ean hasiko da. Hau amaituta bazkaria zerbitzauko da eta beste hiru berbaldiak arrastiz izango dira.

Lehenengo saioa mahai-inguru bat izango da, Sentido, contenido y rasgos de la vivencia comun. Bertan Amador Fernandez Savaterrek, Violeta Cabellok eta Alfonso Duboisek hartuko dabe berbea. Hau amaituta, 14:30ean, izango da bazkaria.

16:30etik aurrera izango dira hurrengo saioak, bata bestearen atzean. Lehena Mar Garroteren Experiencias y retos desde la lucha comunitaria berbaldia. Gero, Karmela proiektu komunitarioko kide batek emongo dauan berbaldia: La construccion de lo comun en el ejercicio de la solidaridad social. Atzena barriz, Xabier Barandiaranen esku egongo da, Autonomia, desarrollo y cuidado de lo común en las prácticas tecnopolíticas. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!