literaturea

Jon Artano egongo da zezeilako Arteako Irakurleen Txokoan

Asier Abrisketa 2024ko ots. 21a, 10:06

Kazetariak bere atzen lana, Juana eleberria, aurkeztuko dau barikuan Arteako Kultur Etxean, 19:00etan.

Zezeilako Arteako Irakurleen Txokoa barikuan, hilak 23, izango da kultur etxean 19:00etatik aurrera. Bertan, Jon Artano kazetaria izango da, berak idatzitako Juana eleberriagaz, XVII. Tene Mujika bekaren lan irabazlea hain zuzen be. Eleberriak Juana Perea Plataren historia kontetan dau, Kolonbiara iges egin eben euskaldunen alaba. Abenturaz betetako bizitza baten ostean, Juana 2020an hil zan, narkotrafikatzaileei aurre egin ostean.

Sinopsia

Juana nork eta zergatik hil eban ulertzeko, krimena gertatu zan tokira bidaiatu, lekukoak alkarrizketatu, eta ikerketako agiriak arakatu ditu Jon Artanok. Behatxuloa dago orriotan Amerikako gatazka armatu zaharrenari begiratzeko, horko logika makabroa ulertu eta biktima bakotxak inguruan sortzen dauan samina sentiduteko. Literaturaren saskitik hartutako aparailuez txirikordatu dau egileak Juanaren eta haren familiaren historia. Eta kazetaritzak zor dauan zorroztasuna muturreraino eramanez egin dau hori, gerra garaiko Bizkaia eta gaur egungo Kolonbiako ertzik basatiena lotuz epopeia harrigarrian; Jose Antonio Agirreren bulegotik Tribugáko oihan abarotsura, Afganistanen barrena.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!