berbaldia

Lurraren aktibistakaz kafe solasaldia egongo da Arteako Herriko Bentan

Bea Azpiri 2024ko ots. 12a, 10:08

Utopien Herri Biraren parte dan solasaldian, lurraren zaintza kolektiboaren alde egingo dabe defentdatzaile eta komunikatzaileek domeka arrastian.

Domekan, hilak 18, 17:00etan, Utopien Herri Biran parte hartzean daben defendatzaile eta komunikatzaileak, lurraldearen zaintza kolektiboaren gaineko kafe solasaldian egongo dira Arteako Herriko Bentan. Utopien Herri Bira, zezeilaren 15etik 26ra bitartean izango da. Zestoa, Zumaia, Hernani, Durangaldea, Salcedo, Artea eta Zeberion egingo ditue kafe solasaldiak, Sareak ehunduz. Abya Yalako eta Euskal Herriko emakumeen* eta kolektiboen arteko elkarrizketak lurraren, lurraldearen eta zaintza kolektiboaren defentsarako izenpean.

Kafe solasaldiez gainera, Komunikazioa eta Giza Eskubideak. Gure burua babesteko topaketak, Aktibismoak, zaintza kolektiboak eta lurra-lurraldea tailerrak, unibersidade mintegiek eta erakunde eta instituzinoakaz batzarrek osotuten dabe Utopien Bira.

Partaideak

Guatemalako Rosa Ixjab Calel eta Norma Sacir, Mexikoko Samantha Cesar Vargas eta Teresa Castellanos, Hondurasko Lilian Borja eta Leslie Benegas, Kolonbiako Maria Carvajal eta Nikaraguako Jilma Ruiz dira parte Utopien Biran parte hartzean daben defendatzaile eta komunikatzaileak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!