Domekan, zezeilak 11, etxeramartxoa egingo da Artean, eguraldi ona egin ezkero plazan eta ostera, frontoian. Txarrikiakaz batera, taloak egingo ditue eta bakotxak berea egiteko tailerra antolatu dau Mikel Deunaren Jubilatu Elkarteak.
Ume eta gazteentzako txandea 11:45etik 12:30era izango da. Heldu eta nagusientzako tartea barriz, 12:30etik 13:15era arte eta gainontzekoentzako izango da hurrengo ordu erdia.