literaturea

'Maitasun kapitala' eleberria izango da Arteako Irakurleen Txokoko berbagaia

Asier Abrisketa 2024ko urt. 23a, 12:10

Maitasun kapitala elebarriaren azala // Karmele Jaio.

Barikuan 19:00etan, Karmele Jaio idazleak hartuko dau parte Kultur Etxean egingo dan urteko lehenengo saioan.

Urtaileko Irakurleen Txokoan, Karmele Jaio idazleak hartuko dau parte, Maitasun kapitala (Elkar, 2023) bere atzen eleberriagaz. Hilaren 26an, barikua, izango da literatur-saioa Arteako Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Jaiok liburua aurkeztu eta hausnarketa saioa bultzatuko dau: "Zelan konfiguratu gaitue, beste alor guztietan pertsona independenteak izan arren, harreman sentimentaletan hain menpeko eta zaurgarri izateko?".

Eleberriak, Olgaren istorioa kontetan dau. Bere maitalea izandako baina oin dala urtebete harremana apurtu eban Martinen hiletan ikusten da Olga eta bertan gogoratuten dau, beragaz bizi izandako pasio sutsua. Oindino be, berarekiko daukan menpekotasun emozionalaz ohartuten da Olga eta horrek erakusten deutso, bere burua emakume aske eta ahaldundutzat baeukan be, maitasunagaz beti izan dauan kontraesana. Guzti hau, Olga irakaslea tesi bat zuzenduten dabil, andei maitasuna euren bitzitzetako erdigunean izaten erakutsi jakien moduan sakontzen dauan tesia hain zuzen be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!