literaturea

'La apostasia de las putas' eleberria aurkeztuko dau Gorka Molak

Asier Abrisketa 2024ko urt. 17a, 10:15

Arteako Herriko Bentan izango da barikuan, 19:00etan, autodefentsan indarkeria erabilteko zilegitasunaren inguruko hausnarketea egiten dauan nobelearen aurkezpena.

Zer gertatuko litzateke, andrek, gizonezkoen biolentziari erantzuteko biolentzia erabiliko balebe? Zilegi litzateke biolentzia erabiltea autodefensa feministearen markoan? Molak galdera horreek planteetan ditu nobela baltz honetan eta biolentzia erabilten dauan autodefensa feminista bat imajinetan dau. 

Argumentua hilketa matxista batetik abiatzen da. Bere gizonak Magally hilten dauanean, alkar babesteko zin egin eben bost andra agertzen dira eta bakotxak biktimario bat hil beharko dau. Protagonistak, indarkeria matxista eta patriarkaduaren biktima diran benetako andretan dagoz inspirauta, baina eleberriak aurrera egin ahala, gero eta fikzinozkoagoak dira. La apostasia de las putas trilogia baten lehenengoa izatea gura dau egileak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!