ipuin kontalaria

Ameli eta Xirrikituen Jostunek ipuin kontalaria gaur Artean

Asier Abrisketa 2024ko urt. 3a, 11:57

Kultur Etxean kontauko ditue, 18:00etatik aurrera etxeko txikerrenentzako, basoa sentidu, bizi eta maitatzeko ipuinak

Gaur, urtailak 3 eguaztena, umeentzako Basoko sekretuak ipuin kontaketa musikatua egongo da ikusgai Arteako Kultur Etxean. Amaia Elizagoienek eta Irati Celestinok, Ameli eta Xirrikituen Jostunek, kontauko ditue 18:30etik aurrera "basoa sentidu, bizi eta maitatzeko" ipuinak.

Emonaldi honen bidez, umeek sasoi bakotxean basoan gordeten diran sekretuak ezetuko dabez, animalien bitartez. Holan, hartu-emonak, laguntasuna, norberaren buruarenganako eta inguruarekiko konfiantzea, aniztasuna, hezkidetzea, naturearen zaintza, eguneroko errutina eta euskal mitologia landuko ditue.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!