sukaldaritzea

Sukaldaritza agroekologiko tailerra emongo da barikuan Arteako Herriko Bentan

Asier Abrisketa 2023ko abe. 28a, 10:52

Parte-hartzaile bakotxak etxera eroateko hogei bat piper bete egiteko aukerea izango dau. Izena Herriko Bentan edo 94 627 89 07 telefonoan emon daiteke.

Arteako Herriko Bentak eta Arrazolako Amillena Bentak alkarlanean antolatutako tailerra da Sukaldea kolektibizatzen, elikadura burujabetza feministarantz. Sukaldaritza agroekologikora hurbildu eta bide batez, asteotako bazkari zein afarietarako plater begano eta gluten bakoa prestatuteko aukerea da. Tailerra abenduaren 29an, barikua, emongo da Arteako Herriko Bentan 10:30etik aurrera.

Tailerrean, bakotxak etxera eroateko hobei bat piper bete prestauko ditu Amillenako Bentakoek gidatuta, barazkiz betetako piperrak izango dira. Parte-hartzaile bakotxak bere amantala, aiztoa, ebagiteko ohola eta piperrak etxera eroateko ontzi bat eroan beharko dau.

Izen-emotea

Izena Herriko Bentan edo 94 627 89 07 telefonoan emon daiteke eta izena emoterakoan, zenbat piper egin gura diran aipatu beharko da. Hogei piperretik gora egiteko, bost piperreko 1,20 euro gehiago ordaindu beharko dira. Oinarrizko prezioa 35 eurokoa da, 30 euro bazkideentzako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!