antzerkia

'Pituxa Clowntu Kontari' ikuskizuna egongo da Artean

Asier Abrisketa 2023ko abe. 28a, 11:15

Gaur, hilak 28, izango da umeentzako ipuinen bidezko clown ikuskizuna Arteko Herriko Bentan, 18:30ean.

Pituxa Clowntu Kontarin ipuin kontaketea eta clown ikuskizuna buztartuten dau Pituxak. Ordubete inguruko umeentzako formatu txikiko antzezlana da eta emonaldietan ipuinak, kontuak, kantuak eta umorea dira protagonista, publikoaren parte-hartzea oinarri moduan hartuta.

Sinopsia: Pituxa pozik dator, ohore haundia baita beretzat ipuinak kontatzera etorteko deitu izana. Baina bere poza berehala zapuztuko jako ipuinak kontatzen ez dakiela gogoratzen dauanean. Zer egin? Nola egin aurre egoera honi? Berarekin batera dakarren maleta handia eta publikoa ezinbesteko izango ditu lan honetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!