literaturea

Miren Amurizaren 'Basa' eleberria landuko da hileko Irakurleen Txokoan

Asier Abrisketa 2023ko abe. 13a, 10:28

Hilaren 15ean, barikua, idazle eta bertsolariagaz egingo da eleberriaren lanketea Arteako Kultur Etxean, 19:00etan.

Urteko atzenengo Arteako Irakurleen Txokoa saioan, Miren Amuriza bertsolari eta idazlearen Basa (Elkar, 2019) liburua izango da langaia. Bertan, Altzerreka baserriko bizimodua kontetan da, Sabina protagonista izanda, modernitatea heltzerakoan, mundu ikuskera baten amaierea kontetan dau Amurizak.

Sinopsia: Zaharra da Altzerreka, erreka-bazter ainube batean dagoan baserria. Zaharra bertako seme Henry, urte luzez Ameriketan artzain ibilia, hanka anputatu eutsienetik ohean datzana. Zaharra da Sabina Gojenola be, koinatu elbarria eta etxaldea egoskorkeriaz gobernatzen dauan alarguna. Seme-alabek egunerokoa erraztu gura deutsien arren, uko egiten deutso modernidadeari, erosotasunari, inork ezarritako arrastoan sartzeari... Behiakaz, ardiakaz, txakurrakaz, katuakaz bat egiten dau ondoen Sabinak, animaliei baizik ez deutse gozotasunik adierazoten. Etxekoakaz dana du errezeloa, ika-mika eta tentsinoa; auzokoakaz, dana liskar eta norgehiagoka.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!