berbaldia

Espetxe sistema izango da berbagai zapatuan Arteako Herriko Bentan

Asier Abrisketa 2023ko abe. 5a, 12:36

'Txori urdinak' libururaren azaleko irudian, Santi Cobos.

Santi Cobos-en bizitzan oinarritutako Zigor Olabarriaren Txori urdinak liburuaren aurkezpena egongo da eta gero, Aitor Urrutxurtu FIES preso arteaztarrak kontauko ditu bere bizipenak.

Zapatuan, hilak 9, Arteako Herriko Bentan espetxe sistemearen inguruko lanketea egingo da arrastiz, 17:00etatik aurrera. Santi Cobos eta Aitor Urrutxurtu FIES preso izandakoek hartuko dabe parte eta horrezaz gainera, Zigor Olabarriaren Txori urdinak liburuaren aurkezpena egingo da. Hau, Santi Cobos-en kartzela esperientzia luzean dago oinarrituta.

Txori urdinak (sinopsia)

Erreformatorioa, adin txikikoentzako espetxea, espetxe “arrunta”. Santi Cobosek 25 urte eman ditu preso, horietariko asko isolamenduan eta bakartuta, FIES artxiboan sailkatuta. Gorrotoa eta ihes egiten saiatzea izan ebazan bizirauteko helduleku bakar urte askoan. Saiatu zan teilatutik, saiatu zan murrutik, saiatu zan epaitegitik tiroka, saiatu zan funtzionarioak bahituta. Ordainetan pilatu eban 70 urte baino gehiagoko kondena, torturak, jipoiak, herra. Espainiako Estatuko FIES galerietatik bizirik urten ziran gitxienetako bat dogu Santi, eta kontalari aparta. Bere lekukotasuna espetxe sistemaren salaketa ariketa bat da, gordina oso, baina umoretik eta bizitzaren aldeko kantatik ere badaukana.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!