literaturea

Goiatz Labandibarren 'Bekatua' eleberria landuko da Irakurleen Txokoan

Asier Abrisketa 2023ko aza. 28a, 16:11

Goiatz Labandibar, 'Bekatua' eleberria eskuetan // Erein Argitaletxea.

Bihar, hilak 29, izango da Arteako Irakurleen Txokoaren zemendiko saioa Kultur Etxean 19:00etan.

Hilabete honetako Arteako Irakurleen Txokoan, Goiatz Labandibar oiartzundarrak idatzitako Bekatua eleberria izango da langaia. Tragikomedia honetan, Garazi protagonista ezezagun baten ohean esnatu da, "bere Axi" ez dana. Festa gau baten ostean gertatu da eta Garaziri pentsamentuak korapilatuko jakoz. Holan, egoera barriak bere ordura arteko bizimodua, harremana, ziurtasunak eta usteak irailuko ditu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!